IRAGARKIA
Hiria Antolatzeko Plan Orokorra. Hasierako Onarpena.
Ormaiztegiko udalak, 2010eko urtarrilaren 11an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki
hau hartu zuen:
LEHENA: Ormaiztegiko Hiri Antolamenduko Plan orokorra eta dagokion ingurumen
iraunkortasunari buruzko txostena edo ingurumenaren gaineko eraginaren baterako
ebaluazio azterketa hasieraz onartzea.
BIGARRENA: Ormaiztegiko Hiri antolaketako Plan Orokorra eta dagokion ingurumen
iraunkortasunari buruzko txostena edo ingurumenaren gaineko eraginaren baterako
ebaluazio azterketa jendaurrean jartzea, 45 laneguneko epean, dagokion iragarkia
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik zenbatzen hasita
HIRUGARRENA.: Edozein eratako onarpenak, baimenak eta lizentziak emateko
aukera etetea, bi urteko epean, planean xedatutakoaren ondorioz indarreko hirigintzaaraubidean
aldaketak izango dituzten eremuetarako. Zehazki, eremu hauetan etengo dira
baimenak: 3.- Muxika, 4- Zubipe, 5.- Apazelai, 7.- Antonene, 8.- Urbieta. Etendura
berez iraungiko da ezarritako gehienezko epea amaitzen denean, edo, izapidatzen ari
den planari behin betiko onespena epea amaitu baino lehen ematen bazaio, ematen zaion
unean.
Baimenen etete erabaki honen aurka, bide administratiboari amaiera ematen dion behinbetiko
erabakia denez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke
Donostiako Kontentzioso Administratiboko epaitegian bi hilabeteko epean, iragarki
hau argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita, administrazioarekiko auziak arautzen
dituen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 46. artikuluan ezarritakoaren arabera,
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administraziorekiko
auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena
eman zuen organoari hilabeteko epean, erabaki iragarki hau argitaratu eta hurrengo
lanegunetik hasita. Hori guztia, zure eskubideak babesteko egoki irizten dituzun egintza
edo errekurtsoak aurkezteari kalterik egin gabe.
Ormaiztegin, 2010 eko urtarrilaren 12an. Alkateak.- Jon Intxausti Ugalde